Azkenean hainbeste itxaron eta gero kalean dugu Jonny Gerriwelt
taldearen diska berria. Momentuz Azpeitian(Txarrantxan), Bilbon (Street
warriors eta Gatazkan) eta Ondarroan (Anaitasuna Taberna, Kulixka
taberna eta Zurrumurru liburudenda) jarri da salgai. Baita ere Abenduak
19an Jonny Gerriwelt taldearen azkeneko kontzertuan Ondarroan ere
salgai izango dugu. Gainera gure myspacean ere pare bat kantu jarri
ditugu.
Azaroaren amaiera aldera Jonny
Gerriwelten azken lana kalean izango da, Teletetxo Rekordsen eskutik.
Lan honekin eta Ondarruko gaztetxean abenduan 19an izango den
festarekin beraien ibilbideari amaiera emango diote. Grabazio honetan
garbi uzten dute beraien kalitate aparta.
Kontzertua larunbat honetan ARRATSALDEKO 17:00taik AURRERA azpeitiko Txarrantxa tabernan: JONNY GERRIWELT(AZKENETAKO KONTZERTUA), PLAN B eta ARRAULTZ USTELAK.