Alos Quartet 1999an sortu zen Et Incarnatus kamara orkestraren baitan. Musika klasiko nahiz modernoan ibilbide artistiko zabala duten musikariez osatua dago. Ospe handiko orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain (hala nola, Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra, e.a.), laukoteko partaideak folk taldeetako kide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi).
Bere errepertorioan Alos Quartet-ek gaur egungo musikaren esparru zabal eta anitza jasotzen du, hari laukote klasikoaren ikuspegi berri bat erakutsiz. Honen adibide da 2005ean kaleratutako bere bakarkako lehen lana («Alos Quartet», NODC Rekords disketxearekin). Bere ibilbidean Alos Laukoteak grabaketa nahiz kontzertu ugari burutu ditu, (Donostiako Musika Hamabostaldia, Torroella de Montgriko Musika jaialdia etb)
Lankidetzen artean nabarmentzekoa da 1999 eta 2004 urte bitartean Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin batera egindako birak Estatuko eta Portugalgo areto entzutetsuenetan kontzertuak eskainiz: Madrilgo Kongresu Jauregia, Bartzelonako “Palau de la Musica”, Lisboako Coliseo Tetroa, e.a.
2001 urtetik hona Alos Quartetek Kepa Junkera musikari bilbotarrarekin erregularki lanean dihardu “Maren” izeneko diskaren aurkezpenetan. 2003 urteko udaberrian, “K” zuzeneko diskaren eta "Hiri" lan berriaren grabaketan parte hartu duelarik.
Egindako grabaketen artean, azpimarratzekoak dira: Oskorri, Los Piratas, La Buena Vida, Olatz Zugasti, Bide Ertzean, Kepa Junkera, Tejedor, Ken Zazpi, Angel Unzu, El Hombre Burbuja, Faltriqueira, Niko Etxart, Rafa Rueda eta Joserra Senperena musikarien diskoetan egindako kolaborazioak.
2007 urtean Bilboko udal txistulari Bandarekin batera « Harizko Txistua » izeneko lana kaleratzen dute konposatzeile garaikide ezberdinek idatzitako obrak grabatuz.
Aupa lagunak. Hau da Alphax.ek egindako nire bideo berria. Ondo bizi! Hola amigos. Este es mi nuevo video dirigido por Alphax. ¡Saludos! Hello friends. This is my new video by Alphax. Love!
Gracias por añadirme. Es una buena ocasión para conocernos. Hacéis una música muy interesante. Amparo García-Otero. Folk y canción de autor de Castilla y León. Actualmente promuevo el CD "Juglares del Duero", junto a Nino Sánchez. ¡Saludos!
Hola, Gracias por vuestra amistad. Un placer conoceros aquí y escuchar vuestra increíble músic. Mis mejores deseos de paz, amor, sabiduría y prosperidad y espero que me hagáis una 'visita espacial' pronto.
Lovely, passionate playing. Thanks for becoming a MySpace friend. As a composer, I am always looking for wonderful musicians to perform my music - so if you also like the samples you hear on my MySpace site, please get in touch. I have written beautiful music for string quartet.