EUSKARA:
“Cantante es el que puede, cantor el que debe”, zioen Mercedes Sosak.
Idazten ikasi eta urte gutxitara hasi nintzen idazten nuena musikatzen. 12 urteak betetzerako, kantautorea nintzen atzera buelta posible barik.
2002an, 17 urte nituela hasi nintzen bakarkako kontzertuekin, eta segidan grabatu nuen lehenengo diska, “Innis Fodhla”, Leioako Arte Eder fakultatean, Bego Vicarioren laguntzari esker. Ordutik utzi didaten guztietatik pasatu izan naiz kantatzen, Euskal Herritik Irlandara, Bartzelona, Vigo edo Oviedo ahaztu barik.
2002an Baionako Gazte Leiho maketa leihaketan 3. geratzen naiz.
2003an Josu Bergara kantautorea ezagutzen dut, handik aurrera neure lote musikalaren parte garrantzitsua, eta batez ere laguna izango dena.
2004ko udaberrian Bat Gehio taldearen bigarren diskoaren grabaketan (“Diaspor Han”) parte hartzen dut Bartzelonan.
2005ean Josuk bere lehenengo diska grabatzen du denbora gutxian, “Karramarroen Hiria”. Koruen neska, hori da, neu naiz.
Tartean urte batzuk ikasi eta lan egiteari zuzendutako parentesi musikala izan dira. Kantautoreok janaria eta alokairuak gustoko ditugu, eta orduak sartu behar dira lanean horretarako.
2006an Josu haurdun geratu zen, bere bigarren diska izango zena prestatzen. Haurdunaldi luzea, 2008an grabaketa, eta 2009ko udan, kostata erditu ostean, “Begien bide luzeak” jaio da. Koruen neska, oraingoan ere, neu naiz.
Bitartean, 2009ko udaberrian, aspaldiko lagun batzuek tranpa batean sartzen naute. “Maiatzaren 16an soinekoa jantzi eta etorri Kafe Antzokian kantatzera”, esan zidaten… Priscilla funky taldea berritzen da bertan, eta haren parte naiz ordutik.
Azken kolaborazioak (2009): “Barakaldo Inmemorial” dokumentalaren musikan eta Hibai Deiedraren azken lanean (“Legegabeen kondairak”).
Oraina: kontzertuak eta diska grabatze proiektua, bai bakarka bai Priscillarekin.
CASTELLANO:
“Cantante es el que puede, cantor el que debe”, decía Mercedes Sosa.
Poco después de aprender a escribir empecé a musicar lo escrito. Para los 12 años ya era cantautora sin posible vuelta atrás.
2002; a los 17 comencé a ofrecer conciertos en solitario y grabé mi primer disco, “Innis Fodhla”, con la ayuda de Bego Vicario. Desde entonces he pasado cantando por donde he podido, desde Euskadi hasta Irlanda, pasando por Barcelona, Vigo y Oviedo.
Primavera 2009, algunos amigos me lían de la manera más tonta, vístete que tocamos en el Antzoki… se renueva Priscilla, grupo de funky, y paso a formar parte de él.
Colaboraciones:
2009: Corista en la composición de Edu Basterra para el documental “Barakaldo Inmemorial”. Participo en la grabación del último trabajo de Josu Bergara, “Begien bide luzeak”, y de Hibai Deiedra, “Legegabeen kondairak”.
2005: Grabación del primer disco de Josu Bergara, “Karramarroen Hiria”.
2004: Participo en el segundo trabajo de Bat Gehio, “Diaspor Han”
Presente: actuaciones y proyecto de grabación, tanto en solitario como con Priscilla.