2001eko otsailaren 23, 24 eta 25ak asko suposatu zuten Euskal Herriko musikazale askorentzat. Gurea da Garaipena oihukatzen zuen kartelak. Bi kontzertu izan behar zutenak, hiru bihurtu ziren herriak horrela eskatuta. Gora Herria! Negu Gorriak azken kontzertuak ematear zegoen, Galindo teniente koronelaren aurka izandako epaiketaren garaipena ospatzeko.
"Nire baitan daude biak" tristura eta ilusioa, askok egun haietan izan zuten sentimendu kontrajarria. Kontzertu mundiala, baina azkena. Garaipenaren aldarriaz Agur esatekoa, Adierazpen askatasunaren oihua...
Asko, gazteenak batezere, gogoz beterik geratu ziren, urte batzuk lehenago jaio ez izanaz norbere burua madarikatuz, bizitzaren B.S.O.ren zati bat aurrerantzean berriro taula gainean ikusi ezinagatik arrazoirik ezin azalduz.
Denbora luzez "Itxoiten", ateak noiz zabalduko. Seinalearen zain… baina Radio Rahimek ez zuen egun horretan irratirik piztu. Bi doberman beltz agertu ziren belodromoko ateetan, trikorniodun rockeroei sarrera galaraziz. Hitz Egin nahian, baina hunkiturik, ez zen hitzik ateratzen, sarrera puskatzen zuen tipoak Kaixo esaten zuenean “Ez dut ezer esan nahi” erantzunez.
Katu bat belodromoko teilatura igotzen hasi zen zipaioen matxinadarengandik ihesi. "Hipokrisiari Stop!" oihukatzen zien irakatsitako historiaren hiltzaileei. Pistolaren mintzoari beldurrik ez zion katua zen. Belodromo barruan, kontzertua hasi bezain pronto berarekin hiri gerrillaren dantza dantzatu genuen gau osoan zehar...
... eta urteetan zehar teilatuz teilatu ibili da, Negu Gorrian Gaztetxeetan aterpe bila. Bilboko Alde Zaharrean leku oso berezi bat ezagutu zuen: Zazpi Katu gaztetxea. Aste nagusia hastear,kontzertu berri bat iragartzen zuen kartel bat ikusi zuen gaztetxeko atarian:
Negu Gorriak, gurea da garaipena!!!
ATARIA sare sozial berri bat da. Esperientzia pilotua ta polita, inondik ere. NING plataformak saresozial propioak sortzeko aukera ematen du. Ta hortxen hasi gara lagun bat eta biok gauzari forma ematen.
Daukan gauza ona da bideoak, blogak, argazkiak, musika.. nolabait aukera desberdinak integratzen dituela. Gainera autogestioaren bidean urrats txiki bat emateko aukera ematen du, nahiz eta oraindik ere silikona bailarako guru-en lurzoruan gauden.
http://ataria.ning.com/
ARTE SORMEN ETA TOPAKETA atari gisa sortu dugu. Euskal Herriko ikuspegia eman nahi dugu, eta noski euskararena.
DENOK GONBIDATUTA BERAZ!!!!