|
Rude Kanka Sound bi gazte donostiarrek osatutako proiektuaren izena da. Reggae musika beraien belarrietara iritsi zenean, zerbait piztu zitzaien barruan. Pixkanaka, musika miragarri honek harrapatu egin zituen bere barnean, gaur egun arte. Jamaikako independentzia ostean (1962tik aurrera) sortu eta mamitu ziren estilo zaharretatik hasita (Rock Steady eta Ska), Reggaearen barruan existitzen diren estilo eta erritmo desberdinen biniloak nahastu arte; hauen artean hurrengoak aurkitu daitezkeelarik: roots, dub, new roots, dancehall (raggamuffin, toaster...), UK dub.... Dardara positiboak zabaltzea da beraien helburua, Reggaearen kultura bat errotu eta garatzea Gipuzkoan eta Euskal Herrian.
Rude Kanka Sound es un proyecto formado por dos jóvenes donostiarras. Cuando el reggae llegó a sus oídos, algo se encendió en ellos. Poco a poco, esta prodigiosa música les atrapó en su interior, hasta hoy día. Mezclan vinilos de ritmos y estilos diferentes; comenzando por los antiguos estilos y ritmos (Rocksteady y Ska) que surgieron y se enriquecieron después de la independencia de Jamaica (a partir de 1962) hasta llegar también a los siguientes estilos del Reggae: roots, dub, new roots, dancehall (raggamuffin, toaster...), UK dub... Sus sesiones tienen como objetivo difundir buenas vibraciones, enraizar una cúltura de Reggae en Gipuzkoa y Euskal Herria.
Big Up Gotxo Selektah & Dubengineer!!
Original Euskal Soundsystem!!
-
|