Taldea 2004. urteko udan sortu zuen Mikelek; Koldo, Ibon eta Peioren laguntzarekin. Urte horretan Mikel eta Koldok, Gernikako Institutuan zeuden barrakoietan egin zituzten lehenengo entseguak talde ezberdinen bertsioak sortuz. Aurrerago Lekeitioko Kultur Etxean batzen hasi ziren eta hemen jada Xabier bateriarekin laguntzen hasi zen. Endika ere laister sartu zen taldean eta entsegu batzuen ostean Gernikako Kultur Etxeko aterpean eman zuten euren lehen kontzertua. Hilabete batzuez kontzertuak ematen ibilita, Bakio, Durango, Lekeitio... Ruben eta Ander ere taldean batu ziren.
Ondorengoi bi urteetan ere kontzertu mordoa eskeini zituzten: Mutriku, Gernika, Zaldibar, Gasteiz, Bilbo, Larrabetzu, Zestoa, Armintza...
Garai honetan Joana eta Marina ere taldean sartu ziren, bata tronboia jotzen eta bestea koruak egiten. Jada banda bat bezala ari ziren eta diska bat prestatzearen ideia sortu zen.
..
Skasak (Diskoa laster salgai)'s Friend Space (Top 12)