Urretxun GazteleKUaren inguruko aldeko lehen mugimenduak 1977/78 urte inguruan eman ziren. Honela 1978. urtean lortu zuen gazteriak lehen lokala eta hasierako proiektuaren gauzatzea. Lehen gazteleKU honek ez du zerikusirik gaur egunera iritsi zaigun estrukturarekin. Lehenik eta behin gazte lokal bat irekitzea lortu zen eta lokal horrek elkarte batek bezela funzionatzen zuen eta halako hitzarmena zuen udalarekin sinatua. Funtzionamentua eta harremana estua zen udalarekin eta bi astez behin burutzen ziren bileren bidez erabaki ohi zen aurrera eraman beharreko ekintza eta aurrerapausuak.
80. hamarkadaren erdialdean GazteleKUak drogaren kolpe gogorra jaso zuen eta lorturik zuen izena erabat gaiztotzen da herritarren partetik. Honela ekintzak murriztu ziren eta lokalak taberna baten gisa funzionatzen zuen gazteen zerbitzuak ahazturik.
Egoera hau ikusirik 90-91. urteetan gazte kuadrila batzuen ardurapean bilera batzuk egin ondoren arazoa sustraietatik heldu eta konpontzen hasteko ZUGA taldea (Zumarraga eta Urretxuko Gazte Asanblada) sortu zuten.
Herriko gaztediaren erantzuna nahikoa bizia izan zen eta bazkideak biltzeko kanpainan 300 gazteren atxikipena lortu zen. Lan dinamika aldatuz joan zen eta lokalean eman zen giroaren aldaketa nahikoa handia izan zen herriko gaztediak berriz ere “bere” hartu zuelarik.
90. hamarkada erdialdean errelebo generazionala ematen da eta hori aurrerantzean ere eman dedin mekanismo batzuk sortu ziren (adibidez, barraren ardura 2 urtez behin aldatu behar da, direktibaren aldaketa…).
1998. urtean GazteleKUaren egoitza zaharra bota egiten da Urretxuko Gernikako Arbola plazaren urbanizazio berrria dela eta. Etenaldi fisiko honek beste era bateko etenaldia eragiten duela esan daiteke 4 urtez luzatu zelarik.
Honela 4 urtez erritmo desberdinetan lan eginik lortu egin zen GazteleKUaren eraikin berriaren beheko solairua atontzea eta bere ateak gaztediari zabaltzea. 7 urte pasa ondoren, gaur da eguna non bi pisuak erabilgarri dauden, goran sukaldea, zineku, liburutegia eta ordenagailu publikoa daude jendearen zerbitzura.
Animatu, parte hartu, etorri ta gozatu!
urretxu-zumarragako gaztetxea's Friend Space (Top 8)
Iepa!! Jaming Jam Festibalaren hirugarren edizioa Azaroak 14!! Hip Hop eta Reggae taldeak: Jamaika, Frantzia eta noski Eukal Herria!! Ez galdu aukera, ongietorriak!
Iepa!!, Abeslari bila gaude geure proiektu honekin jarrai ahal izateko. Norbait animatu ezkero : (javi-noise@hotmail.com) helbidera idatzi. Eskerrik Asko!!!!!
Iepa!! Buscamos cantante para continuar con nuestro proyecto. Si alguien se anima contactar con : (javi-noise@hotmail.com). Eskerrik Asko!!!!!
Muchas gracias por el add!!! Un saludo desde Cartagena para Euskal Herria. UN abrazo y mucha suerte. Salud ETXALE APIO!!! Deskargate nuestra maketa pinchando en este enlace: http://www.megaupload.com/?d=6JFAEN30 (Copia el codigo y pegalo en la barra de direcciones)