2006an batu ginen lehenengo aldiz Uribe-Butroi eskualdeko lagun kuadrila bat Mungiako lokaletan. Helburu zehatzik gabe, baina ideia garbi batekin: ahalik eta zarata gehien egitea. Jebi Job, Manex eta Ibon izan ziren aitzindariak. Handik gutxira Kue hurbildu zen erritmoa ezartzera, ondoren Irkus saxoarekin eta gero Asier tronpetarekin. Lehen kontzertua eman aurretik George Argentina tronboilariak ere bere laguntza eskaini zigun.
Mungiako Ingule Gazte Asanbladaren eskutik 2007ko apirilean igo ginen estrainekoz taula gainera. Udan zehar hainbat kontzertu eman genituen Jatabe, Gatika (Artxubi), Fruiz eta Laukiz moduko kapitaletan eta eskualdeko tour-a bukatu ondoren hilabete batzutan isilik egon ginen. 2008ko martxoan bideari ekin genion berriro (Bakio, Gatiska eta Fika) eta ekainean Ondarruko Santos Records-en 10 abesti grabatu genituen Ander Muted teknikaria zela.
Gure kantak ulertzeko bizi garen zonaldea ezagutu beharra dago. Jaungoikoa eta legezarra dogma diren tokian, egoera horri buelta eman nahi diogu sustraietatik. Belaunaldi berrien kontzientziak astintzeko asmoa dugu, umore onez eta jai giroan. Boteretsuen kontra egiten dugu gure doinuekin eta gogoan izango ditugu beti zapaldurik dauden guztiak. Izena ere horregatik aukeratu genuen. Pantxo eta Peioren kanta famatuan oinarrituz herri honen aurka indar polizialek erabiltzen duten bortizkeria salatu nahi genuen. Botereak ezkutatzen duen indarkeria azaleratu eta, era berean, dena ematen duten borrokalariak omenduz.
Inspirazioa ere erraz suma daiteke. RRV-ren semeak gara. Ezin izan genuen lehen lerroan egon 70. hamarkadaren bukaeran eta 80.-aren hasieran jaioak baikara, baina beti eraman dugu garai hartako munduari begiratzeko modua bihotzean. Kortatutik hasita, Negu Gorriak, Tijuana in Blue, Cicatriz, Eskorbuto, Hertzainak, Baldin Bada eta tankera horretako taldeak dira eragin musikalik garbienak. Ahaztu gabe gaztaroan entzun ditugun NOFX, Sick of it all edo Agnostic Front bezalako talde amerikarrak eta jamaikar doinuak.
Edozein plazatan aurkituko garelakoan, eutsi gogor eta emon egurre! Gurea da garaipena!
KAM SERIGRAFIA, Os invitamos a pasaros por nuestro myspace para ver las ofertas que tenemos en Camisetas Serigrafiadas, para tu grupo, una forma diferente de promocionar-financiar la Banda, con camisetas, chapas, pegatinas y un largo etc. con vuestro permiso os dejo una promo. un saludo y suerte!!!
KAM SERIGRAFIA marcando la diferencia!! Servicios integrales en Publicidad, Serigrafía, Tampografia, Diseño web.
La banda de Rebel folk Deiedra, editaremos un nuevo trabajo a mediados de diciembre. El disco en cuestión incluirá un tema nuevo, versiones inéditas, temas en directo y rarezas de estudio de la grabación de nuestro primer CD. Saldrá en formato single físico que regalaremos con los pedidos del CD y de manera independiente y lo colgaremos en la red. Con este nuevo trabajo cerramos un año más que intenso de conciertos, disco y un montón de anécdotas y vivencias…. Que están generando un puñado de nuevos temas de lo que será nuestro segundo disco, que será muy etílico y guerrero pero sin perder ese punto poético. A mediados de diciembre saldrá este single y cerraremos con los últimos bolos del año, aunque el Tour no para…
Iepa!! Jaming Jam Festibalaren hirugarren edizioa Azaroak 14!! Hip Hop eta Reggae taldeak: Jamaika, Frantzia eta noski Eukal Herria!! Ez galdu aukera, ongietorriak!
Ya os podeis hacer con la nueva edición de los SUBVERSION-X, un libro + cd con toda su historia, otro legado de la MARGEN IZQUIERDA www.wcdiscos.com/tien Pasaros por la pagina MUSICA Y DECIBELIOS